Bideojokoen industria. Gertuko adibide, pasa den astean Bilbon ospaturiko Fun&Serious Game Festival. Hau guztiau errealitate bihurtzeko programazioan eta artean oinarrituriko ezagutza espezializatua behar da eta pasa den irailetik badugu heziketa mota hori jasotzeko aukera.
Hiru urtetan zehar lanean aritu ondoren, puntako ingeniaritzan eta arte digitalean oinarritzen diren ikasketak eskaintzen dituen DigiPen Institutu Teknologikoaren egoitza inauguratu dugu. Europan izango duen egoitza bakarra da eta Euskal Herrian dago, Zierbenan. Bertatik aterako dira etorkizuneko ingeniari eta artistak, eta hauen artean debagoiendarrak daude, Oñati eta Aretxabaletakoak.
Bideojokoetan oinarritutako teknologia ezagutu eta barneratuko dute, simulazioa, adimen artifiziala, errealitate birtuala, artea, animazioa hiru dimentsiotan… etorkizunean aplikatu beharreko puntako teknologia, alegia.
Sektore hau etorkizuneko sektore gisa izendatu dute hazkunde ekonomikoan izan dezakeen eragin handiagatik eta Debagoiena ordezkatuko dituztenak dagoeneko lanean dabiltza.