... eta egun, orkestra osatzen duten musikariei esker, errealitatea ez ezik, puntako banda soinuak eskaintzeko gai den elkartea izatera iritsi da.
Musikarenganako maitasunak, etengabeko elkarlanak, iraunkortasunak eta musikak partaide bakoitzaren bizitzan duen eraginak bideratu dute hori. 25 urteak orkestran bete dituztenak bat baino gehiago dira, beraien artean erlazio pertsonalak sortutakoak, eta erlazio hauetatik jaio eta dagoeneko musikan murgilduta dauden belaunaldi berriak ere badira. Bizitzaren norabidea musikak eta orkestrak erakutsi die, lana, ikasketak eta harreman sozialak, besteak beste. Musikatik haratago dagoen zerbait behar da 25 urtean barrena izan den iraunkortasun hori mantentzeko.
Orkestrari esker egin dira Bergaran proiektu musikal guztiak, hasi Miserableak-ekin eta abenduko Olentzero arte.
Ez da ohikoa, ez Euskal Herrian ezta Espainiako Estatuan ere, urte kopuru hori bete duen orkestra amateurrik aurkitzea, eta gure herrian bada bat.
Esfortzuak paperean zegoen proiektuak 25 urte betetzea egin du. Ez dadila hor gelditu. Eskerrik asko eta zorionak!