Unibertsitate ibilbideari ekin genionetik bigarren etxe bilakatu zaigu harrizko eraikin polita. Bizimodu berri horri heldu aurretik, nerabezaro garaian sarjentutzat hartzen zintugun. Gure istilu, garrasi eta barre algarak jasan behar izan zenituen ikasketa ordu antzu horietan. Hori gutxi ez eta bizitzako beste etapa batean sartu garenetik oihuetatik kexa eta iradokizunetara pasa gara. Bileretako iskanbilak eta asteburu zein jaiegunetarako ordutegi malgu baten beharra bilakatu dira gure kezka nagusi. Horien guztien aurrean erakutsitako konpromiso eta inplikazio nabarmena eskertu nahi genizuke bergarar guztien aurrean. Eskariak udaletxera eraman eta emaitzak jasotzen hasi gara. Txalotzekoa da zure lana eta horregatik eskertu egin nahi genizuke. Ezin ahaztu zurekin besoz beso lanean diharduten Laida, Garikoitz eta Marian. Eta nola ez, Marijo garbitzailearen alaitasun eta umore ona.
Besterik gabe, esker mila egun ilun hauek argitzeagatik! P.D.: eskerrik asko zuzenketa lanetan aritu diren Uxue Agirre eta Julen Muruamendiarazi.
----------
Ane Azkarate, Aritz Oteiza eta Sara Arietaleaniz
(Liburutegiko erabiltzaile gazte talde baten izenean)
Bergara