Larre berdeetatik espaziora

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2019ko urr. 11a, 09:01

Ikasturtea martxan dugu jada, eta ARBEk (Aramaioko Bertso Eskola) ere piztu ditu motorrak. Iaz ospatu genuen lehenengo aldiz Aramaioko Kopla Txapelketa. Apustu arriskutsua izan zen arren, ardiak belardi berde eta oparoetan lez aritu ginen herriko kaleetan zehar, eta ahariz betetako artalde bihurtu ginen ondoren Iturrieta sagardotegian.

Aurten belardi berdeetatik espazio zabalera egingo dugu jauzi. Baserriko lanabesak alde batera utzi eta astronauten jantzi sofistikatuen barruan sartuko gara, planeta eta izar artean hegan egiteko.

Espazioa zeharkatu eta zulo beltzek eta kometek gordetzen dituzten misterioak ezagutu nahi badituzu, igo zaitez gure espazio-ontzira datorren ostiralean. Zure zain egongo gara, arratsaldeko zazpi eta erdietan burutuko dugun aireratzean parte hartu dezazun. Koplen metafora ederra, bidaia azkar, labur eta intentsoa.

Iaz ardi eta aurten astronauta. Gure bailaran horrelakoak gara, hanka bat lurrean eta bestea airean ibiltzea gustatzen zaigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak