Eguzkierripa Rock

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2019ko mai. 25a, 00:00

Urteroko zita bihurtu da Eguzkierripa Rock jaialdia Aramaixon. Behinola ilusio eta gogoz beterik elkartu zen lagun kuadrilla hari burutik pasatu ere ez zitzaion egiten hamaika urte beranduago herriko jai egitarauaren barruan ezinbesteko zita bihurtu denaren hazia landatzen ari zirenik.

Kontzertu jaialdi bat baino askoz ere gehiago da Eguzkierripa Rock. Auzolanean eta autogestioan, herritik eta herriarentzat sortutako jaialdia da. Gautxoriek bere lekua daukaten modu berean, eguna aprobetxatzea atsegin dutenek ere badute non aukeratu.

Aurten bereziki eskertu nahi dut kontzertuetan emakumeon presentzia areagotzeko lanean ibili diren feminista nekaezinen esfortzua. Zuen presentzia eta lana ezinbestekoak dira orain arte hain maskulinizatuta egon diren eta askotan dauden rock guneetan emakumeok gure espazioa izan dezagun. Guri ere rocka gustatzen zaigulako, kontzertuetan lehen lerroan egotea atsegin dugulako, oholtza gainetik musika egitea zainetan daramagulako… biba zuek!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak