Iazko Martxoaren 8an bizitakoa ikaragarria izan bazen, aurtengoa ez da gutxiagorako izango.
Amantalak eskegiko ditugu, ez dugu gure familientzako ogirik erosiko, ez gara lanera joango, zaintza lanen ardura gainetik kenduko dugu, ez ditugu haurren eskolako motxilak prestatuko… egun batez, ez dugu sistema kapitalista heteropatriarkala sostengatuko.
Oraindik zalantzatan zaudetenoi, ez, gizonok ez duzue grebarik egingo, lanera joango zarete eta emakumeok egingo ez dugun lana ere aterako duzue aurrera: haurrak zainduko dituzue, emakumeok bezperan ezer antolatu beharrik gabe; etxeko lanak egingo dituzue, komuna garbitzetik hasi eta arropak lisatzeraino; gurasoen kargu egingo zarete, zaintzaile bezala duten emakumea greba egitera animatuz.
Eta hori guztia irribarre ederrez eta aurpegi onez egingo duzue, kexatzeko eskubiderik gabe.
Plan hoberik ezagutzen al duzue?