Urteroko matraka

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2018ko abe. 16a, 00:00

Urtea amaitzear dagoen honetan, azken hamabi hilabeteetako balantzea egitea ekidin ezina da. Gure burua nahi gabe hasten da eginak, galduak, egin beharrekoak, damuak, irabaziak, ahaztuak... auditatzen, abenduaren 31n benetan zerbait amaituko balitz bezala.

Aldi berean, urte berriarekin batera martxan jarriko ditugun erronken zerrenda egiten hasiko gara. Badira inoiz huts egiten ez duten bi: tabakoa uztea eta kirola egiten hastea.

Baina, hotzean pentsatuta, ez al dugu urte baten amaiera eta bestearen hasiera aitzakia bezala hartzen? Hartzeko kapaz ez garen erabakien lubaki ez ote dugu bihurtzen?

Horaciok bere Odan ospetsu egin zuen Carpe diem-a bizitzako mantra bihurtu beharko genuke. Norbere buruarekin zintzoak izan eta erabakiak orain eta hemen hartzen ikasi. Gure egunerokotasunean zerbait aldatu nahi badugu, zergatik itxaron urtarrilaren 1era? Eta, zerbaitek kalte egiten badigu, zergatik luzatu abenduaren 31 arte? Urte zahar eta berria urtero joan eta etortzen dira, baina bizitza bakarra da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak