Hezkuntza segregazioa

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2018ko urr. 11a, 00:00

Hezkuntza segregazioa terminoa lehen aldiz Gasteizen entzun nuen.

Aramaioko hezkuntza komunitate txikiko partaide izanda, kostatu egin zitzaidan puntu horretara nola heldu zitekeen ulertzea. Gure eskolan, etorkin eta euskal hiztun ez direnak, konplizitatez eta elkarkidetzaz, berandu baino lehen bertakotzen dira.

Alabak 8 urte ditu jada eta, herriko haur guztiak bezala, bigarren hezkuntzara iristean Arrasatera joan beharko du, halabeharrez. Beti egin dut hezkuntza publikoaren alde apustu, euskal eskola publikoaren alde, eta alaba bertara joango zela konbentzituta nengoen. Arrasateko lagun gurasoekin eztabaida luzeak izan ditut azkenaldian gai honen inguruan, eta beraien hitzek eta esanek gero eta gehiago gogorarazten didate Gasteizen gertatzen ari den egoera.

Politikariek kentzen dioten garrantzia eman behar genioke guk. Ez da errealitate isolatu bat, ezta hezkuntza komunitatearen arazo propioa. Biharko jendarte ereduaren oinarriak dira jokoan daudenak. Zer ikusi, hura ikasi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak