Inongo lekuak

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2018ko eka. 22a, 00:00

Azkenean iritsi da 26 jatorri desberdinetako 629 etorkin zeramatzan Aquarius itsasontzia Valentziako portura. 629 bihotz, 629 amesgaizto, 629 itzulerarik gabeko porturatze.

Gurean, 46 etorkin abandonatu zituzten Donostiako autobus geltokian. Ustez, Almeriako Gurutze Gorriak artatu eta autobus batean sartu zituen inongo helmugarik gabe.

Zenbat ez ote dira gelditu munduko hilerri handiena bihurtu den Mediterraneo itsasoko uretan. Eta iristen direnak ez dira inoiz hemengoak izango. Izateari utzi baitzioten bere sorterria atzean utzi zuten momentuan. Ez dira ezer eta ez dira inongoak.

Sarrionandiak ederto ezagutzen ditu inongo lekuak. Geratu egiten gara ala joan. Hala ere, geratzen garenean ez al gara apur bat joaten? Eta joaten garenean ez gara geratu egiten? Ezinbestekoa al da abiatzea eta ailegatu ezinean geratzea? Abiatzen dena ez da egundo inon geratuko? Ala itzuliko da? Baina, itzultzen dena abiatu zeneko lekura itzultzen da ala?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak