Nire desira haurren irribarrea da, baina beti ez zait hura lortzea erraza egiten. Guztion ardura da haurrak heztea eta bizitzea merezi duen bizitza egikaritu dezaten baloreak sustatzea. Gabon garaian ideiak oso argi izan behar izaten ditugu urdin-arrosaz banatuta dauden propagandak alde batera uzteko eta kontsumismoaren atzaparretan ez erortzeko. Txikiak direnean erraza da, oraindik Olentzeroren kontzientziarik ez dutelako, baina, koskortu ahala, kontraesanak dira nagusi. Nola ukatu neskato bati printzesa mozorroa hilabete daramanean gauza bera amesten? Nola oparitu mutikoari printzesa mozorroa, nahiz eta hilabete daraman gauza bera amesten?
Buruko minak buruko min, jai zoriontsuak eta urte berri on guztioi!