Istorio erreal bat

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2017ko mai. 6a, 00:00

Gela ilun eta txiki bat. Izkina batean kokaturik dagoen leiho ñimiñotik aspaldian ez da eguzki printzarik sartzen. 

Txokoan, porlanezko koadro baten gainean utziriko koltxoi zahar eta zikin baten gainean erortzen utzi duzu zure burua.

Azkenengo kimioterapia sesioak lur jota utzi zaitu. Hezur eta azala besterik ez den gorputzak ehun kilo pisatzen duela dirudi. Goragalea da nagusi. Sabela hutsik izan arren, azkenengo okaren arrastoak nabari dira ohe deitzen diotenaren alboan.  Fisikoki bertan egon arren zure burua ihesi doa,  imajinazioak eta esperantzak uzten dioten bezain urrun. Minak burua galtzera eramaten zaitu. Ahal bezain ozen egiten duzu oihu. Ez duzu erantzunik jasotzen.

Orain imajinatu etxetik mila kilometrora zaudela, bakartuta, isolatuta. Eusten zaituzten hitz eta besoetatik aldenduta. Maite dituzun eta maite zaituzten guztiengandik urrun.

Arrazoi gehiago behar al duzu maiatzaren 6an, Gasteizen, Sare Herritarrak preso gaixoen kaleratzearen alde deitu duen mobilizazioan parte hartzeko? 

Inoiz gertatu behar ez zena inoiz berriro gertatu ez dadin, larunbatean denok Gasteizera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak