Bizitza erdigunean jarri behar dela entzun eta aldarrikatu dugu askotan, baina benetan egiten ahal dugu?
Teoria feminista eta ekonomia ekosozialistetatik datorren ideia dugu. Bizitza benetako erdigune izan dadin badago guztiok –indibidualki zein kolektibo bateko partaide bezala– egin beharreko zerbait: lan egin, kontsumitu, militatzeko eta erlazionatzeko eredua aldatu beharra daukagu.
Konturatu orduko kapitala eta merkatuaren zurrunbilo geldiezinaren nahitaezko kide bihurtzen gara. Eta zurrunbilo hori da gure bizitzako denbora erritmoak markatzen dituena. Baita rolak eta lan egiteko moduak ere. Konturatzerako gure bizitza pertsonal, militante eta denbora librean merkatuak ezarritako baldintzak errepikatzen ditugu.
Nire buruari galdera bat planteatzen diot sarri, ea denon artean erantzuteko kapaz garen. Nolakoa izan behar luke bizitzea merezi duen bizitzak?