Baina dena ez da eltze-urre paradisuan. Egunero ibilbidea egiten dugun gidariak nazkatuta gaude abereekin topo egiteaz. Ez naiz orkatz eta basurdez ari, izen-abizenak dituzten behi eta behorrez baizik. Helburua ez da inori errurik botatzea, ardurak exijitzea baizik. Errepideak baditu berezko arriskuak eta biderkatu egiten zaizkigu inongo premiarik gabe.
Azken aste honetan egunero gurutzatu naiz beraiekin. Bai jabeek eta baita dagozkien instituzioek ere, bakoitzari dagokion neurrian ardurak hartzeko ordua da. Kaltebide honekin amaitzeko ordua da. Inork gertatzerik nahi ez duen ezbeharra gertatuz gero, nor egingo da erantzule?