Idoia Mendiari gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2016ko ira. 24a, 00:00

Zuetariko asko nekatuta egongo zarete gai beraz irakurtzeaz, baina barruan daramadan korapiloa askatu beharrean sentitzen naiz.

Haserre, nazkatuta eta irainduta sentitzen naiz PSE-k eta bere buru den Idoia Mendiak euskarekiko duten jarreraz. Euskara ez da hauteskunde kanpaina bakoitzean erabiltzeko truke txanpona, euskaldunon hizkuntza da.

Zenbat aldiz entzun ote dugun administrazioko perfilen inguruan eztabaidan. Gogoan dut, duela urte batzuk, irakasle batzuk nola grebara joan ziren perfilik izan gabe, eskatu egiten zitzaielako. Zu eta zure partidua azkar atera zineten beraien defentsan. Kontatzea ahaztu zitzaizuen ordea, langile horiek bost urte zeramatzatela euskara ikasteko liberatuta (lan egin ez baina administraziotik kobratzen, denon dirutik). Kasualitatez, beraien euskaltegiko irakaslea nire pisukidea zen. Ez ziren klasera joaten, ez zuten euskara ikasi nahi, baina oso ondo bizi ziren lan egin gabe kobratzen. Hau al da zuen eredua? 

Hizkuntz eskubideak herritarronak dira. Gu gara beraien jabe. Eta zoritxarrez, euskal hiztun bezala sarri askotan sentitu naiz diskriminatua. Baina hori zuei bost axola, ezta? Ezin aipatu gabe gelditu. Auzolotsa sentitu nuen joan den asteko ETB 2ko debate ikustean. Aurretik zalantzarik banuen, argi gelditu zitzaidan zuk errespetua zer den ez dakizula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak