Irati libre!

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2014ko urt. 21a, 00:00

Aramaio. Urtarrilak 8, eguena. Arratsaldeko zazpiak ematear.

Etxera heldu berri, oraindik laneko kontuek betetzen zuten nire burua. Bat-batean, oihu amorratu bezain sakon batzuk entzun nituen: "¡Cabrones! ¡Hijos de puta! Irati Libre!". Ez nekien nondik zetozen oihuok, baina instintiboki leihorantz hurbildu nuen nire burua. 

Neguko arratseko iluntasunean kotxe bat ikusi nuen tximista baino arinago herritik alde egiten. Egia ote? Iritsi al da eguna? Orduan, oihuka hasi zena mugikorra izan zen.

Egia zen, bai! Polizia nazionalak Irati atxilotu zuen Aramaion. Hiru hilabetez herritik urrun egon ondoren, negu hasiera honetan, bere etxera bueltan zen gaztea. Kaleak hutsik. Jokin, mutil-laguna, besterik ez. 

Harenak ziren etxetik entzun nituen oihuak. Azken hilabeteetako desobedientzia, elkartasun eta konpromiso mugimenduak eta gero, Aramaioko kaleetako isiltasunean bahitu zuten.  

Baina Iratik jakin bazekien ez zegoela bakarrik, Jokinek emandako azken besarkada, familiaren besarkada zela, lagunena, desobedienteena, azken egunetako bisitena, elkartasunarena, auziperatuena, herriarena, konpromisoarena. Azken finean, Irati libre ikusi nahi dugun guztiona. 

Soto del Realeko paretek ez diezaiotela maitasunari eta elkartasunari hegorik moztu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak