"Lotu!"

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2013ko urt. 30a, 01:00

Joan den zapatuan aurkeztu genuen Abornikanon, Abel Enbeitaren baserrian...

... 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Begirada etorkizunera jarrita izan arren, oso presente dugu duela 30 urte, bertsotan ikasteko gogoz Abelen sukaldean aurkeztu zen gazte koadrila. Horixe izan zen Arabako bertsolaritzaren hazia. Ordutik gauzak asko aldatu dira, baina bada gauza bat bere horretan dirauena: ilusioa, bertsotan egin eta bertsoaz gozatzeko ilusioa. Aramaion ere badakigu zer den hori. Ohiane Perea lehenengoz etorri zenean bertsoak errimatzen zuenik ere ez genekien, eta gaur egun Arabako bertsolaritzaren erreferente bihurtu gara.

Gaur hasten den txapelketan bost aramaioarrek hartuko dugu parte duela bi urte Manex Agirrek lortutako txapela herrian mantentzeko helburuarekin. 

Saioz saio dugun onena emango dugu, hurbiltzen den orok bertsoaz eta bertsolaritzaz goza dezan. Araba ezagutzeko ere aukera paregabea da, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera lurralde osoa zeharkatuko dugu-eta kantuan, mapa askotan agertzen ez diren auzo eta txokoak deskubrituz. Oraindik konbentzitu ez bazaitut sartu arababertsozale.org webgunean eta edan bertatik, fresko fresko dago- eta! Ziur naiz saioren baten elkar ikusiko dugula!

Lotu txapelketari! Lotu bertsolaritzari!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak