"Nondik dator susmoa?"

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2011ko urr. 5a, 02:00

Joan den zapatuan Aitor Aranaren omenezko XV. mendi ibilaldia ospatu zen Aramaioko parajeetan zehar.

Aitor Arana Peruko 6.646 metrotako Huascara mendian zebilela hil zen eta ordutik urtero ospatu ohi da omenaldi mendigoizale hau, Orixol mendi elkartearen eskutik.

Aurten, urtero legez, 08:00etan zen zita frontoian. Jende andana bildu zen egunaz gozatzeko asmoz. Irribarretsu eta gogotsu hasi zuten ibilaldia. Baina antolakuntzako talde bat Kurtzeta inguruan zebilela gure lagun Guardia Zibilak ikusi zituzten Jarindoko pistatik aurrera. Hasieran ez zieten inongo garrantzirik eman baina gerora konturatu ziren eurengatik hurbildu zirela pista haietara. Zuhaitz artean gelditu ziren, mendizaleak noiz gerturatuko zain.

Ibilbidea markatzen zuten seinaleak kendu zituzten eta pistetako lurra arrotzen ibili ziren, mendigoizaleen harridurarako. Egia aitortzeko, galduta zebilen mendizale bati taldea aurkitzen lagundu zioten; hori bai, ibilbidea markatzen zuten seinaleak kendu ondoren.

Baten batek pentsatuko zuen AHTrik ez jartzen zuen kartel baten atzean zerbait susmagarria egon behar zukeela. Eta gainera, izen euskaldun bat omenaldi hitzaren alboan jarri ezkero pastelari ginga jartzen diogu! Gure herri zahar hau inguratzen duten mendi eta magaletan ezin bagara aske sentitu, esadazue non!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak