Andere Arriolabengoa: "Orain da momentua!"

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2011ko api. 14a, 02:00

Joan den asteartean gertakari historiko bat bizi izan genuen.

Lehenengo aldiz euskal gehiengo sindikala, sindikatu galego, katalan eta kanariarrekin batera Madrilgo kaleetan zehar ibili zen Espainiako Gobernuak azkenaldian inposatutako neurri antisozial sakonei eta izaera ekonomikoa duten neurri gogorrei planto egiteko asmoz. 

Mobilizazioak festa kutsua izan arren –gaita eta txalaparta doinuek egin zieten ongietorria Lan Ministerioaren aurrean– interbentzioak sakonak eta kritikaz  beteak izan ziren.  Ozen aldarrikatu zuten, gainera,  herrialde bakoitzeko langileria eta orokorrean gizartearen erabakitze eskubidea. Euskaldunok urteak daramatzagu gure lan harremanetarako esparru propioa aldarrikatzen. Aldarrikapen honen muinean gai laboral eta sozialetan lege ahalmena dago, lan harremanetan eta babes sozialaren sistemaz nahiz Euskal Herrian izan behar duen negoziazio kolektiboaren eredua bermatzen duen lege ahalmena, alegia.

Orain da momentua. Langile, pentsiodun, etxekoandre... Denok batu behar dugu gure eskubideak defendatzeko. Euskaldunak gara eta Euskal Herria da gure erabaki gunea. Berton hartu behar dira gai laboral eta sozialei dagozkien erabakiak. Astearteko mobilizazioa abiapuntua izan zen, ez helmuga. Egin dezagun bidea denok elkarrekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak