Erabaki polemikoa, nonbait?

Gaur egun estatu mailan dagoen polemika sabel alokairuaren legeztapena da.

Badirudi zenbait alderdi politikok beraien hauteskunde programako zirriborroan sabel legeztapenaren legea zeramatzatela eta azkenengo momentuan atzera egin omen dutela; zergatik? 

Ematen du gai polemikoa dela, eta hauteskunde garaietan gai polemikoak eztabaidatik kanpo geratzen omen dira; hau da, ez direla askorik arriskatzen lege berri aurrerakoiak publikoki defendatzen. 

Kasu honetan, erreferentzia edo eredua Ameriketako Estatu Batuak dira; izan ere, hango estatu batzuetan, orain dela 20 urte legeztatu zuten, eta kontua da bikote askok eta askok, gutxienez, 160.000 euro ordaindu behar izaten dituztela tramite guztiak aurrera eraman ahal izateko. 

Badirudi segurtasun juridikorik handiena han dagoela, Ameriketako Estatu Batuetan, hain zuzen ere, baina Ukrainan, Mexikon, Kanbodian, Errusian… ere badago sabel alokairua egiterik. 

Zein da, ba, arazoa hemen legea aurrera ez ateratzeko? Zer dira, arazo etikoak, juridikoak...?

Ondo pentsatzeko zerbait dela badakit, baina kontu honi noiz heldu behar diogu adarretatik? 

Bikote ugari dago legearen zain; bitartean, hauen itxaropena arrazoi ekonomiko bilakatzen da. 

Beraz, pentsatzekoa da ez dela gai txikia, eta honi erantzun azkarra eman behar zaiola.

Badaukagu eredu legislatiboa eta badauzkagu medioak legea aurrera atera ahal izateko.

Goazen, ba, beldurrak, polemikak eta etika kontu merkeak alde batera uztera eta apustu egin dezagun legea aurrera ateratzeko, zirriborroak zirriborro bilakatzen baitira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak