Honen helburua euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea da.
Horretarako, lan eremu desberdinetan sinadura bilketari ekin diogu, presoen etxeratzearen gaia eragile desberdinen lehentasuna ere izan dadin.
Ulergaitza egiten zaigu presoek eta hauen senide eta lagunek pairatzen duten egoera; are gehiago, orain dela bost urte borroka armatuari behin betiko amaiera eman zitzaiola kontuan hartzen badugu.
150.000 sinadura bildu nahi ditugu, inoiz egin den sinadura bilketa handiena lortzea da erronka.
Ez da apustu samurra, lantoki guztietako pertsona ororengana heldu nahi dugulako; lan zentroetako langileak, etxez etxeko zaintzan dabiltzanak, pentsiodunak, kooperatibistak, autonomoak, langabeak edota lana topatu ezinik dabiltzan gazteak inplikatu nahi ditugu.
Norbanakoak egindako urrats txikien batuketak urrats kolektibo erraldoia ekar dezake.
Denon ekarpena beharrezkoa da, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko.
Gure helburuaren bidean, 20.000 sinadura batu ditugu.
Hemendik eta ekaina bitarte, baduzu aukera zure aletxoa jartzeko, sinadura bitartez edota zure lantokira hurbildu ez bagara gurekin harremanetan jarriaz.
Denon artean posible egin dezagun.
----------
Iñigo Alberdi, Juan Luis Barrutia eta Amagoia Aristegi
Debagoiena