"Ez da azkena izango"

Erabiltzailearen aurpegia

"Ez da azkena izango" esanez hasi zen aurtengo herri bazkariaren iragarpena.

"Ez da azkena izango", herri honek horrelako egun berezi bat merezi duelako. "Ez da azkena izango", egun honetan sortzen den euskal jai giroagatik. "Ez da azkena izango". 

Badira 6 urte, Erramu Zapatua indartu behar zela ikusita lagun talde bat batu ginela. Bi arrazoi nagusi aurkitu genituen horretarako: alde batetik, euskal nortasuna eta ohiturak bultzatzea; eta bestetik, goizeko egitarau bat egun guztikoa bihurtu zedin lortzea.

Aurtengoan, hasierako aurreikuspen guztiak gainditu dira, txartelak salgai jarri eta 4-5 egunetan denak salduta zeuden, ikaragarria. Balorazio oso positiboa egiten dugu. Herri bazkarian jende asko eta giro ezin hobea egon zen, eta txarangarekin kale animazio ikaragarria.

Hala ere, hau guztia ez litzateke posible izango herriko hainbat merkatariri esker izan ez balitz. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Mizpildi eta Konde okindegiei; Bixain harategiari; Mujika, Raizabal eta Larrañaga gozotegiei; Miner ardoei; Mertxe urdaitegiari; Depor, Kortazar, Euxebio, Bule eta Ariznoa tabernei; Berroia inprentari eta Bergarako Udalari.

Honez gain, eskerrak baita aurten bazkaria zerbitzatzen eta mahaiak jasotzen lagundu digun Zero Zabor taldeari (sekulako lana) eta azken urte hauetan bazkaria eta herriko kaleak alaitu dituen txarangari ere, eskerrik asko benetan. Esker berezi bat baita sei urte hauetan gurekin lan egin duten sukaldariei ere.

Baina jakin badakigu horrelako bazkari bat antolatzeko lan handia dagoela atzetik; horregatik, datorren urtera begira, eta bazkari herrikoi hau gal ez dadin, laguntza eskatzen dizuegu. Honela, pertsona gehiagoren artean gauzak hobe eta errazago egingo baitira. Beraz, animatu!

Besterik gabe, eskerrik asko eta hurren arte.

--------------------

Aitor Aranzabal

(Erramu Zapatuko bazkariko lagun taldea)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.