"Mila esker"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Arando Elejalde 2013ko eka. 8a, 02:00

Arrasate Eskubaloi klubak eskutitz honen bitartez bere esker ona adierazi nahi die...

... jokalari, entrenatzaile, laguntzaile, familiakide eta, bereziki, gure jarraitzaile sutsuenei eta patrozinatzaileei; azken urteetan egindako lanari eta esfortzuari esker, Arrasate Eskubaloi osatzen dugun partaide guztion ametsa egia bihurtzea lortu baitugu. 

Estatu mailako lehenengo nazionaleko txapelketara iristea ez da erraza izan, bide gogorra izan da; ilusioz eta garaipenez betea, baina baita porrotez eta atsekabez. Horregatik, balentria hau posible egin duzuen guztiokin partekatzea gustatuko litzaiguke. Hemendik gure esker on eta zintzoena helarazi nahi dizuegu.

Horrez gain, Arrasateko gainerako kirol elkarteei ere eskerrak eman nahi dizkiegu jaso ditugun zoriontze mezuengatik, bereziki Arrasateko Futbol klubak eskainitako omenaldiagatik. Izan ere, beraiek baitakite inork baino hobeto federatutako lehiaketetan aurrera egiteko egin behar den lana eta esfortzua zein den, batez ere gure herrian.

Azkenik, ez dugu ahaztu nahi igoera fase honetan gure ondoan egoterik izan ez duen zuzendaritzako kidea, Mariano Arrieta. Gure eskerrik beroena eta besarkada handi bat urteetan egindako lanagatik.

Bestalde, ekainaren 15ean (osteguna) 17:00etatik 19:30era eskubaloiko entrenamendu saioak egongo dira iturripeko kiroldegian. Bertara 9-12 urte dituzten neska-mutilak etortzea eskatzen da; hau da, 2001 eta 2004 urteen artean jaiotakoak. Larunbatean ere, ekainaren 17an, entrenamendu saioak egongo dira goizean, 10:00etatik 13:00etara.

--------------------

Andoni Arando Elejalde

(Arrasate Eskubaloi kluba)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak