Topa, Oñati Irratiagatik!

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 11n, 25 urte bete zituen.

Aspaldiko laguna dut nik ere. Miren Urkiolak Oñatiko berriak kontatzen zizkigun astero, eta Arrasate Irratitik, trukean, herriko agenda-proposamenak egiten genizkion. Geroago, Oñati Irratian bertan lan egiteko aukera izan nuen hilabete batzuez; Kultura etxeko atikotik Olarako dorretxerako aldaketa garaia izan zen. Gaur egun ez dugu asteroko kolaboraziorik, bakoitza bere bidetik doa; hala ere, bidelagun.

Beti sinistu izan dut herri irratietan, audientzia neurtzeko inkestetan apenas agertzen dira, baina urteetako eta eguneroko entzule horrek merezi du; ezta, Miren? Urte askotarako! Osasuna!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak