Udalekuak etorriko dira segidan. Amamari lanorduak murrizteko aukera ona dira; baina hori baino gehiago ere bai, duda barik, hamarkada batzuk pasatuta oraindik ere gogoan baditut. Haurra nintzela joan nintzen lehenengo aldiz Goñira.
Handik urte batzuetara, begirale lanetan ere gustura asko egin nituen txanda batzuk. Herrietako udalekuak hasi ziren orduan, eta han ere probatu nuen. Gaur egun, harrigarria da dagoen aukera, eta, egia esan, gustura hartuko nuke parte horietako askotan. Helduentzako edo familientzako asteburuko udalekuak ez lirateke, ba, gaizki egongo, ezta?