Aspaldi jolasten nuen Chupate Dos jolasaren antza du; joko bera, marrazki ezberdinekin. Nancy ere orain gutxi sartu da gure etxean. Nire garaikoaren ahizpa da, antza du, baina ez da bera; modu berean jolasten da, baina, biekin.
Egunotan, Goonies, ET eta Zipi&Zape filmak ikusi ditut. Bateko zein besteko arropa eta dekoratuek nire gazte garaietara eraman ninduten. Pantaila berera arreta osoz begira zeuden ondoan nituen gaztetxoek erakutsi zidaten filmarekin gustura bidaiatzen ari zirela.
Istorioak eta jolasak, bada, ez dira modaz pasatzen. Urte berri on!