Bergarako Udalaren eta Seminarixoaren inguruan

Ilusiño eta kuriosidadiakin hartu giñuan Seminarixoa bezelako areto bat herrixan zabaltzia. Musikia, antzerkixa, zinia, eta abar.

Ez zeban asko iraun ilusiñuak...

Kudeaketaren inguruan dudak zeren, normala dan moduan, gauzak egitteko modu asko darelako.

Mahai inguru bat antolatu zan Irizar jauregixan horri buruz hausnartzeko.

Udaletxeko iñor ez zan agertu.

Kontua da Bergarako Udalak bakarrik kudeatzen dabela Seminarixoa, herriko beste edozein kultur eragile kontuan hartu barik. Eta horrek, klaro, eskeintza aniztasunian, bestiak beste, eragiña dauka. Hurrengo hiru hillabetietako egitaraua ikustia besterik ez dago.

Uda aurretik kontaktuan jarri giñan udaletxeko Kultura arduradunekin; WAB taldiak gure bigarren diskua grabau dogu eta pentsau giñuan, Gaztetxiaz aparte, beste kontzertu bat Seminarixoan egittia ideia ona izango zala, gaztetxera inguratzen ez dan jendiari bideratuta.

Kontzertua egitteko prest zeren, hori bai, eurak jarrittako baldintzetan. Udalak Goikorock-ekin daukan akordio bat baliauta, afari baten truke jotia zan eskaintza.

Gu prest gare urtian behin Goikorock-eko jai baten, debalde edo afari baten truke joteko –akordio hori betetzeko–, baiña ez disko bat aurkezteko.

Gure eskaintza hau izan zan; katxe baten truke jo edo sarreran ateratzen zan diruaren portzentaje bat adostu, banatzeko.

Erantzuna: afari baten truke edo ezer ez.

Ba ezer ez.

Ez gara musikatik bizi eta ez daukogu iñungo diru afanik, baiña uste dogu dirurik ez kobratziak desbirtuau egitten dabela musikuaren jardueria.

Espero dogu egunen baten konturatuko dala Bergarako Udala herrixarena dan areto bat herriko kultur eragillien laguntzaz kudeau bihar dala, herri guztiandako lanian, eta, gaiñera, asko eskatzia ez bada, baldintza duiñak eskaintzen herriko jendiari be bai, kanpokuei badakigu eskatutakua emoten dotzela eta.

----------

Aitor Aldanondo Laborda

What A Band taldeko kidea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak