... gertatu zitzaidan istripua dela-eta jasotako laguntza eta elkartasuna, nire egoera delikatuagatik ez bainintzen gai, nire kabuz, anbulatoriora joateko ere.
Modu berean, bertaratu ziren Bergarako udaltzain eta 112ko profesionalei nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet, emandako laguntza eta zerbitzuagatik eta, bereziki, eskainitako maitasun eta pazientziagatik.
Halaber, eskerrik asko nitaz kezkatu zareten guztioi, zuzenean niri edota nire familiarteko, ezagun edota lankideei galdetuta. Guztia susto batean geratu dela eta, orain arte bezala, Bergarako edozein txokotan elkar ikusiko dugula jakinarazi nahi dizuet.
Ez dut sentikor jarri nahi, baina horrelako ustekabeko gertakizunetan ikusten da eta ikusi ahal izan dut bergararren solidaritate, esku-zabaltasun eta altruismoa. Guztiek izango duzue lekua nire oroitzapen eta bihotzean.
Guztiei, bihotz-bihotzez, eskerrik asko!
----------
Ander Alberdi Lete
Bergara