Ohar xume honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu Oñatiko anbulatorioan gure aita atenditu zuten profesionalei, bai kontsultan eta, batez ere, bere indarrak gutxitu zirenean, etxean lagundu ziotenei.
Ez genuke inor ahaztu nahi, baina goraipatu gura genuke, bereziki, Txaro Martinez medikua, aitarekiko izan duen hurbiltasuna, maitasuna eta gizatasuna zaila egiten zaigu hitzetan azaltzea.
Ez ditugu aipatu gabe utzi nahi Isabel Arenaza eta Montse Perez erizainak, uneari, momentuari eta orduari begiratu gabe etxera etorri eta, gozotasunez, gure aita Jenarori emandako arreta inoiz ez dugulako ahaztuko.
Mila esker.
----------
Ane Aizpeurrutia Idigoras
Oñati