Zortea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Agiriano 2016ko mai. 8a, 00:00

Badira egun batzuk, zorte ona ekarriko zidala esanez, lau hostoko hirusta bat oparitu zidatena.

Berehala, neure buruari hauxe galdetu nion: zorte ona emango ote dit? Hala esaten da, lau hostoko hirustek zorioneko egiten gaituztela. Kondaira batek dioenaren arabera, hosto bakoitzak bere esanahia du: esperientzia, konfiantza, maitasuna eta zortea.

Ez dira aurki errazak, normalean hirukoak izaten direlako. Baina ez dakit, beste arrazoiren bat ere egon beharko litzatekeelakoan nago. Adibidez, ile kizkurreko txinatarrak ere ez dira maiz ikusten, eta, haien kasuan, aipatu al du inork zorte ona ematen dutenik? Zein punturaino ez da bakoitzak duen sinesgarritasunaren eta zerbait gertatzeko dagoen probabilitatearen araberako kontzeptu bat? Azken finean, pertsona edo talde baten interesei buruz hartzen da gertaera bat, edo gertaera segida bat, zorte oneko edo txarreko.

Argi daukadana da zortea subjektiboa dela. Eta, zortea izateko, aldez aurretik ezjakintasuna eta ziurgabetasuna egon beharra dagoela etorriko denari buruz. Beraz, faktore hauek guztiak kontuan hartuta, benetan existitzen al da zortea? Ez al da zoriaren sinonimoa? Hartu dezala bakoitzak bere erabakia. Dena dela, badaezpada, zorte on guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak