Aspaldian oso entzuna da herri ezberdinetako antzoki eta zineek ateak itxiko dituztela. Egia esan, gobernuak ezarri dizkion murrizketa, BEZaren igoera eta aurrera egiten laguntzen ez dioten oztopo guztiak kontuan izanik, ez da harritzekoa albiste hori non nahi entzutea.
Nik ordea, gizakiaren bizitzan beharrezkoa den aspektua dela esango nuke eta tristura ematen dit beltz koloreko ikusi behar horrek. Bestalde, kolore hori argitu nahi dutenak ere badabiltza jo eta su lanean eta txalogarria da kultura koloretsua izan dadin borrokan ari diren guzti horien esfortzua. Urrutira joan gabe, badugu horren adibide gisa duela denbora dezente martxan jarri zen proiektu bat ere. Itxaronaldia luzea izan da, baina, bai, Zaldibar antzokiak jendez lepo ireki ditu ateak. Ikaragarrizko poztasuna eman dit horrek, eta baita iluntasunetik argitasunera aldaketa ekarri ere.
Nork ez du kultura ekintza batez gozatu nahi? Ez al dituzue zuen kezka, arazo eta gainerakoak burutik kentzen antzezlan obra, film edota kontzertu bat ikusten joan eta honek irauten duen bitartean? Baietz esango nuke. Beraz, bizi, egin eta goza dezagun kultura koloretsu!