Ahoz aho darabilgu denok, egunkarietan ikusten dugu, telebistako tertulia eta debate saioetan ere honetaz hitz egiten dihardugu. Bai, Herrira mugimenduaren aurka egindako polizia operazioaren inguruan ari natzaizue.
Gobernuaren esanetan, beraien helburua terrorismoa amaitu eta bakea lortzea da, baina ez dakit konturatzen diren horrelako jarrerekin lortzen dutena guztiz kontrakoa dela; hain justu, bake prozesu hori oztopatzea.
Hori guztia erakutsi arren, benetan lortu nahi dutena kontrakoa dela uste dut eta ongi datorkiela beraiek dituzten helburuak lortu ahal izateko bakean dagoena izorratzea.
Kasualitatea izango ote operazio polizial hau orain burutu izana? Tartean interesak egongo ote? Ustez, operazio polizial honen atzean, beste gauza asko bezala, guri ezkutuan gordetzen digutena estaltzea dute helburu. Ez zait kasualitatea iruditzen Estrasburgok Parot doktrina-ri buruzko azken erabakia kaleratu behar duenean egin izana, edo gaur egungo krisia, langabezia,… ezkutatzeko izana. Azken finean, beraiek esku artean darabiltzaten trikimailu zikinak estaltzeko egin izana.
Noizbait bakean dagoena bakean utziko ote dute? Edo ezkutuko interesak medio gurekin jolasten jarraituko ote?