2020/09/06 19:00

Irailaren 6an elkarretaratzea plazan, Zaldibarko zabortegia amildu zenetik 7 hilabetera.

Irailaren 6an elkarretaratzea plazan, Zaldibarko zabortegia amildu zenetik 7 hilabetera.
Elgetako plazan, Elgeta
Irailaren 6an, domekan, 7 hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu eta Joaquin eta Alberto irentsi zituenetik. 7 hilabeteotan gure aldarrikapenek ez dute etenik izan eta aurrerantzean ere ez dute izango, bi langileak zabortegitik atera arte, gure osasunaren eta ingurugiroaren zaintza bermatua izan arte eta erantzukizun guztiak argitu arte. Horregatik, domekan, 19:00etan plazan elkartuko gara. Zatozte, ekarri banderolak eta lagundu mezua zabaltzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak