Ipurua futbol zelaiaren aurrean, Elgeta
Zaldibarko zabortegia erori zenetik hilabete baino gehiago pasa den honetan, protesta Eibar-Reala partiduaren atarira eramango dugu. Aurrekoan bertan behera gelditu zen Zaldibarko zabortegia amiltzeaz gain, sua hartu zuelako eta airean ohikoa baino 40-50 aldiz dioxina eta furano maila altuagoak aurkitu zituztelako (osasunarentzat hain kaltegarriak izanik.) Oraingo honetan ere ateak itxita jokatuko dute baina dei egiten dugu bertan egingo dugun mobilizazioan herritarrek parte har dezaten.
Joaquin eta Alberto erreskatatzeko, gure osasuna eta bizitzak defendatzeko, gaur Ipuruara!