Euskal Herriko txoko askotan entzun dezakegu euskaraz hitz egiten ari diren pertsonak. Horietako batzuk, euskara ikasten ari diren edo inguruan euskaraz hitz egiteko komunitate txikia duten pertsonak izaten dira: Mintzapraktika taldeak izaten dira.
Denok dakigu hizkuntza berri bat ikasteak zelako zalantzak sortzen dizkigun: Zelan lagundu gure ondokoari? Nola jakin ondo ari naizela? Horrelako hainbat galdera sortzen dira.
Galdera hauei aurre egiteko bidean, urriak 19an, Arrasateko Kulturaten (Areto Nagusian), 9:30etik 13:00etara elkartuko gara. Bertan, hainbat aditu izango ditugu, galdera hauek erantzuteko tresnak lantzeko aukera sortuz.
Bertara joatera animatzen zaituztegu! Hemen egin dezakezue izen ematea!