Mondragoeren historia kontuak ezagutzen Zahar-Berrikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Zahar-Berriko kideak Ugutz Basauriren azalpenak entzuten.

Zahar-Berriko mintzapraktikako hamalau lagunek bisita gidatua egin dute Arrasaten gaur, maiatzak 26. Beraiendako azalpenak ematen, Ugutz Basauri bergararra aritu da.

Goizeko ekintza honetan, mintzapraktika egiteaz gain, Mondragoe herriaren inguruko historiaren kontu ugari ikasi ditugu. Besteak beste, gure eskualdean erromatarren eta zelten presentziak izan zuen eraginari buruzkoak, erdi aroko kofradien eta bandoen istorioak eta abar. Eta nola ez, gure herrian eta gure herritik kanpo altzairuak izan duen garrantziaz ere hitz egin digu. Ikasturte amaierako ekintza hau, mintza taldean aritzen diren lagunen antolatu dute eta goiza oso giro ederrean pasatu dugu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.