Mintza taldeetan parte hartzeko euskaldun zaharrak behar ditu Zahar-Berrik

Erabiltzailearen aurpegia Zahar Berri 2014ko ira. 25a, 11:45

Zahar-Berri programako mintza talde bat.

AEDko Zahar-Berri ekimenak hiztun berriak behar ditu mintza taldeetan parte hartzeko. Hiru talde dituzte euskaldun zaharren premian eta astero ordubeteko saio bat egingo dutela iragarri dute. Laguntzeko gertu dagoenak bi bide izango ditu izena emateko: AEDra deitzea (943 77 12 28 edo 695 786 852) edo mezua idaztea zaharberri@aedelkartea.com helbidera. 

Zahar-Berri programako arduradunen arabera, gero eta gehiago dira euskaltegietan edo Helduen Heziketa Iraunkorrean euskara ikasi ostean hizkuntza berria praktikatzeko beharra dutenak: "Behar hauei aurre egiteko gune aproposak sortzea izan du beti helburu mintzapraktika programak, hizkuntza ohituretan eraginez, hiztun berriari edo euskaraz berba egiteko zailtasunak dituenari bidea erraztuz eta euskal hiztun bilakatzeari ateak irekiz", diote. 

Hiru taldek dituzte euskaldun zaharren premiarekin: "Hartara, Zahar-Berrin izena eman duten hiztun berri hauek arratsaldetan mintzapraktika egin nahiko lukete eta euskaldun berriei laguntza emateko bila gabiltzanen perfila 40 eta 55 urte bitarteko euskaldunak dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak