Apirilaren 7an, 12:30ean, Haize Arrosa taldea izango da Verduri Hall – Gaztelekuan. Sarrerek 6€ balioko dute eta martxoaren 9an, 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

HAIZE ARROSA

2022an sorturiko boskotea da Haize Arrosa. Berriz eta Abadiñoko musikariak ditu taldeak, baina Berrizen dute entsegu lokala era berau kontsideratzen dute beraien “etxe”. Taldekideek urteak daramatzate musikaren munduan eta kolore eta estilo askotariko musika sortzeko batu ziren proiektu honetan. Gauzak horrela, hainbat estilo antzeman daitezke beraien kantuetan: folk-rocka, Irish-folk-rocka, pop-rocka, country-rocka, elektro-pop-trikia, world-fusiona, ba­lada, flamenkoa, mex-a, fandangoa, a capella, ambienta… baina betiere, trikiaren presentzia nabarmenarekin. Taldekideen hitzetan, ikusleek tarte polita pasaraztea da beraien helburua, disfrutaraziz, disfrutatzea. Aipaturiko guztiaz gozatu nahi duenak parada bikaina izango du Verduri Hall-Gaztelekuan eskainiko duten kontzertu honetan. Ez izan zalantzarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak