Bele

Erabiltzailearen aurpegia Verduri Hall-Gaztelekua 2024ko ots. 20a, 09:30

Martxoaren 17an, 12:30ean, eta “Emakume Sortzaileak” hamabostaldiaren baitan, BELE taldearen estreinako kontzertua izango da Verduri Hall – Gaztelekuan. Sarrerek 8 euro balioko dute eta otsailaren 24an, 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

BELE

Lide Hernandoren  proiektu berria da Bele. Azken urteetan Liher taldearen abeslari eta gitarra jotzaile moduan edota Ispirit gospel taldearekin ezagutu genuen, baina orain, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara itzuli nahi izan du. Soula, r&b-a edota dancehall-a gaur egungo soinu urbano eta poparekin uztartzen ditu eta abesti berri hauek bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu taldeak bere ibilbidean emango duen estreinako kontzertu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak