LETAGIN
Julen Agirre, Unai Lete, Mikel Aginagalde eta Iban Idigoras oñatiarrek osatzen dutena rockanroll taldea da Letagin. Aurretik Potemkin, Show Business, Bagauda edo Asfiksia bezalako taldeetan ibili ostean, 2018an sortu zuten taldea eta 2020an kaleratu zuten lehen diskoa. Ordutik, hogeita hamar kontzertutik gora eman dituzte Euskal Herriko gaztetxe, areto, jaialdi, eta herri eta auzoetako jaietan barrena. Irailean, sei kantuz osaturiko Zurrunbiloan izeneko bigarren diskoa grabatu berri dute Mungiako Gaua estudioan. Diska kaleratzearekin batera, aurkezpen biran murgilduko dira abendutik aurrera, eta zuzenekoetaz gozatuaz, Euskal Herriko zein gure mugetatik haratagoko txokoak ezagutzen jarraitzea dute helburu; erritmo gogor eta azkarrekin, zuzeneko indartsuak ematea baita taldearen funtsa
NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO
2012an Ursula Strongek (bateria) eta Koldo Soretek (gitarra eta ahotsa) Donostian sortu zuten stoner-rock bikotea da Niña Coyote eta Chico Tornado. Ordutik, Euskal Herriko eta munduan zeharreko makina bat eszenatoki eta jaialditan izan dira beraien zuzenekoen indar deskarga eskainiaz. Estudioko lau lan luze eta EP bat dituzte argitaratuak, azkena, Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran, non bikotearen 7 abestirekin batera, beraien lagun diren Don Condor eta Ñora Alacranen 7 abesti ere badauden; disko berezia eta desberdina inondik inora ere. Orain urte batzuk Antixena Gaztetxean izan ondoren, Oñatira bueltan izango ditugu gau berezi honetarako. Galdu ezinezko kontzertu horietako bat.