Europar Batasunaren baitan kokatzen den Erasmus+ programan parte hartzen ari gara 17 urte ditugun Oñatiko bederatzi gazte, Ibarrako gaztelekuarekin eta Bedizzoleko (Italia) gazte batzuekin batera. Bertan, kulturartekotasuna oinarri duen Cultural Shake, Tomorrow Begins Today izeneko proiektua sortzen joan gara azken urtean zehar eta horren emaitza moduan, urrian Gipuzkoan elkartrukea izan genuen Ibarra eta Bedizzoleko gazteekin batera. Proiektua amaitzeko, abenduaren 1-8 bitartean Italiara joango gara eta bertako bidaiak sorturiko zenbait gasturi aurre egiten laguntzeko antolatu dugu Potx eta Lotxekin elkarlanean ikuskizun hau. Animatu! Txokolate beroa egongo da gainera!!
Potx eta Lotx aireportuan
Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da beraien abentura berria. Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?