Sorginei eta mitologiari buruz pentsarazi eta hunkitu egingo gaituen ikuskizun literario-musikala da. Toti Martinez de Lezeak sorginei buruzko jakintza jarriko du lehen lerroan bertan, eta musikaz lagunduta “zer ziren, edo hobeto esanda, zer ez ziren” azalduko du. Landareak, akelarrea, kondairak… baliatuz, “emakumea gure historian zer izan den kontatuko du, eta zer izango den”. Idazlearen testuek hegan egingo dute Gorka Hermosak konposatutako musikan barrena, akordeoilariak berak eta Edurne Zabalo klarinete jotzaileak interpretatuta.