Musakolako kiroldegia, Arrasate
Ikastaroaren saioak astearte eta ostegunetan dira 19:30etan. Astean egun biak edo bat bakarrik egiteko aukera dago.
Saioen egituraren lehen 15 minutuak berotzeko dira. Ondorengo 30 minutuetan mugimendu ezberdinak egiten dira, norberak bere intentsitatea gidatuz. Gehien bat ariketa globalak dira, analitiko batzuekin konbinatuz. Lan denbora motzak erabiltzen dira ariketa bakoitzean eta deskantsu tarte laburrak ere erabiltzen dira. Core lana mugimendu funtzionalekin tartekatzen da eta lan hau koreografiatua da. Azken 5-10 minutuak luzkaetak egiteko dira.
Hizkuntza: Euskara