Olaran kultur etxea egoki erabiltzeko eskatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Behera 2025ko urr. 14a, 11:24

Olaran kultur etxeko komuna. Irudia: Antzuolako Udala.

Udalaren hitzetan, "ekimen eta jarduerak garatzeko espazioa" da Olaran, baina azkenaldian jolasgune gisa erabiltzen da: "Horrek arazoak sortzen ditu: komunak paperez trabatuta, igogailua behar duenak ezin erabili gora eta behera jolaserako erabiltzen delako, jarduera batzuetan behar den isiltasuna bermatu ezina...".

Herrian badaude jolasguneak, "erabilera horretarako leku egokiak", Udalak jakinarazi duenez, eta Olaran ez da horietako bat: "Bestelako helburua du. Horregatik, hilabeteko epea irekiko da Olaranen erabilera egokia berreskuratzeko eta jolasgune izateari uzteko. Epe horretan egoerak hobera egiten ez badu, Olarango jardueren dinamika egokia ziurtatze aldera, neurriak hartuko dira: sarrera nagusiko atea eta pertsiana itxita egongo dira, eta irakasleen bidez sartu beharko da". Erantsi du posible dela Olaran "behar bezala erabiltzea", baina horretarako "beharrezkoa da guztion esku hartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak