
Aramaioko Udalak salatu du "ohikoa" bihurtzen ari dela hileko azken ostiralaren bezperan, lehenago edo bilketa izan ostean altzariak kalean pilatuta ikusten direla. "Oraingoan, Aita Gabriel Jauregi eta kultur etxearen atzeko parean agertu dira objektuak". Gogorarazi du hileko azken ostiraletan jasotzen direla traste handiak, eta hurrengo bilketa hilaren 26an izango dela. Gehitu dute, Puntu Berde mugikorra edota Garbigunea ere erabil ditzaketeela herritarrek hondakinak botatzeko.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.