Komuna desagerrarazia

Erabiltzailearen aurpegia Behera 2025eko martxoaren 20a

Irakurle batek komentatu digu beti izan duela esperantza komuna martxan ikustekoa. "Zerbitzu ona zen, nolakoa zen ahaztuta bagenuen ere urtetan. Gainera, autokarabanendako ere bazen balekoa. Ikustea besterik ez dago sareko komentarioetan esaten dutena erabiltzaileek. Beharrezkoena, dena den, herritarrendako zen: ezinduak, adinekoak edo edozein herritarrentzat. Txistuak erabilera txarra egin duten pertsonei, hasteko. Eta txistuak gaia konpondu beharrean desagerrarazteko ahalegina egin duenari. Ez da irtenbide ona zerbitzuak murriztea".
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak