Kexa honi erantzunez, ordea, Antzuolako Udalak argitu du, batetik, "guztiz ados" dagoela herritar honek esandakoarekin, baina, bestetik, ez dela bere eginbeharra: "Diputazioari dagokio. Joan zen urtera arte Udalak egin eta Diputazioak ordaindu du; bere ardura da belarra moztea". Pare bat aste dabiltza Diputazioarekin harremanetan jarri nahian.