"Aurreko astean zinta egon da jarrita pasabidearen bi muturretan, bertatik pasatzea eragozteko; gaur goizean ez zuen zintarik, baina, bertatik pasatzen hasita, lokatz geruza sendoa zegoen pasabide osoan, eta oso arriskutsua zen bertatik pasatzea, bizikletan adibidez, oso irristakor zegoen-eta", adierazi du erabiltzaileak.
Foru Aldundiak "ahalbait bizkorren" pasabidea garbitu, eta ireki orduan egin beharko lukeela gaineratu du.