Adierazi du hamar bat aldiz joan dela kexa jartzera Udaltzaingora eta udaletxera. "Aurrez hainbat kexa ere jaso zituztela eta gaiari helduko ziotela esan zidaten, txartelak kentzen hasiko zirela, baina ez dute ezer egiten. Ez dakit zer egin", gaineratu du.
Mugikortasun urriko pertsona dela azaldu du, bi belaunetan protesia duela, eta ezin izaten duela dagokion lekuan aparkatu. "Zailtasun handiak izaten ditut aparkatzeko. Behin, gainera, txartel bariko bat zegoen aparkatuta eta gidaria barruan zegoen. Irteteko eskatu nion eta ez zen mugitu txartela erakutsi nionera arte. Geroz eta jende gehiago ari da hori egiten, eta ezin dugu gehiago".