Erabiltzaileek diote ez dela gertatzen den lehen aldia. Sei hilabete dira Kutxabankek Elgetako bulegoa itxi zuela, herrian kutxazain bakarra dago orain, eta dirua ateratzeko aukera bakarra da.
Bergarako Kutxabank bulegoarekin harremanetan jarrita azaldu dute beste enpresa bat arduratzen dela kutxazain horren mantenuaz eta pasako dutela abisua.