Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak 55-35 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko, kurtso osoan zehar ekintza ugari antolatuko ditu. Hau izango da ekintza zaparradako lehena, baina ondoren etorriko direnen hasiera baino ez da izango. Urte aberats bezain oparoa izatea espero dute; aurreko dantzariak, oraingoak eta herritarrak biltzeko asmoa izanik.
Lehenengo ekitaldian, irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Herriko plazan, ardoa eta txistorra-pintxoa eskainiko dituzte. Dantzan ere arituko dira, nahi duenak parte hartu dezan!
Nahi duen oro gonbidatuta dago plazara gerturatu, gozatu eta bide batez, taldeari laguntzera.
Urratsak sendo, oinak arin.